TALDEEN COACHING-A

Taldeen coaching-a

Talde zoriontsuak, talde arrakastatsuak

Zer da?

Prozesu honetan, taldea entitate gisa lantzen da, nortasun propioa duen beste pertsona bat bezala. Taldeko kideak berriz unitate horren zatiak izango lirateke.

Bi sistema hauen eta elkarren artean ezartzen dituzten harremanen konjuntzioak taldea osatzen du eta taldeak bere nortasuna, portaera, emozioak, bere buruaren irudia eta abar eraikitzen ditu.

Taldeen coaching-aren prozesuaren helburua pertsonen eta sistemen arteko “engranajeak” lantzea da, bai komunikazio, erlazio, gaitasun edo sentimenduak identifikatuz; taldea bere helburuak lehenago eta hobea lortzeko gai izan dadin.  

Prozesu honetan coaching-a ez da pertsona bakarrarekin egiten baizik eta talde osoarekin, nortasun propioa duen entitate gisa. Modu honetan, taldeak bere pertsonalidade bateratua, balioak, barne-harremanak nahiz kanpo harremanak, rolak, indarguneak eta ahuleziak zehazteko aukera du besteak beste.

Horrela, erabakiak, kudeaketa eta jarrera berriak eraikitzeko gaitasun hobea bilatuko dugu.

BAKARRIK EGINGO EZ DUZUEN BIDEA…

Talde zoriontsuak negozio arrakastatsuak. Taldeen Coaching-a Aldararen bulegoan.
Talde zoriontsuak negozio arrakastasuak. Montte mobiliarioa.
Talde zoriontsuak negozio arrakastatsuak. Taldeen Coaching-a Aldararen bulegoan.

KONFIANTZAZKO LEKU BAT SORTUKO DUGU…

Zer landu dezakegu?

KOKAPEN MAPA

Taldea non dagoen eta norantz joan nahi duen.

TALDE LANA

Talde-lanaren espiritua handitzea, inplikazioa, produktibitatea eta talentua hobetzeko.

INDARGUNEAK

Taldearen indarguneak eta ahulguneak landuko ditugu.

BALOREAK

Baloreak, ikuspegia eta xedea lantzea, negozioarekin eta taldearekin bat.

DINAMISMOA

Bilera dinamikoak, metodologia berriak, parte hartzaileak eta produktiboak.

TREBETASUNAK

Gatazken kudeaketa, estimua eta errespetua, erabakiak hartzea, komunikazioa, sormena eta eraginkortasuna besteak beste.

HAZKUNDE PROZESU BAT ABIATUTA COACHING ETA BESTE HAINBAT TRESNAREN BITARTEZ…

Noiz da beharrezkoa?

ERRONKAK

Taldearentzat aparteko erronka suposatzen duten gertaera zailak gertatzen direnean.

ERAIKITZEA

Taldea eratzean, bereziki gomendagarria izan daiteke kanpoko laguntza.

ALDAKETAK

Taldearen osaera aldatzen denean.

GATAZKAK

Funtzionatzen ez duten gatazkak edo harremanak daudenean.

ZEREGINAK

Taldekideak zereginarekin bat ez datozenean.

TALDE LANA

Bakarka emaitza bikainak lortu bainan taldean lan egiten ez dakitenean.

BAT EGITEAK

Enpresen bat egiteetan, beharrezkoa baita kultura ezberdinak integratzea eta harremanak bersendotzea edo elkarrekin sortzea.

HARREMANAK

Helburuak lortzeko lankidetzaren aurrean lehiakortasun-maila toxikoetara iristen denean.

AMAIERA

Talde batek bere jarduera amaitu eta bere bizi-zikloa itxi nahi duenean.

LAN ON BAT EGITEKO MODU BAKARRA EGITEN DUZUNA MAITATZEA DA…

Zein dira lortuko dituzun onurak?

ENPRESAREN KULTURA INDARTZEN DU

Talde koesionatuek balore korporatiboak errazago barneratzen eta aplikatzen laguntzen dute. Taldekide bakoitzak argi izan behar du zer esan nahi duen talde horretako kide izateak, eta ez beste talde bateko kide izateak. Hori antolakuntzaren kultura da.

HELBURU KORPORATIBOAK ESTRATEGIEKIN LERROKATZEA

Taldeen coaching-a tresna bikaina da enpresek bide beretik aurrera egin dezaten, eta horrek buruko min asko aurrezten dizkie helburuak komunikatzeko zailtasunak dituzten zuzendari batzuei.

ERABAKIAK AZKARRAGO HARTZEA

Ekipoak motibatuta badaude, zuzendaritzaren erabakiekiko irekiak eta lerrokatuak egongo dira. Zuzendariek aldi berean, arintasuna irabaziko dute erabakiak partekatzean.

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRAGOA

Dena helburu berera bideratuta badago, askoz eraginkorragoa eta arinagoa izango da zuzendaritzatik edo beste eremu batzuetatik egiten den komunikazioa. Taldeen coaching-ak oztopoak kentzen ditu.

BALOREAK SUSTATZEA

Lantalde hobeak izateak lan-giro hobea sortzen du. Harremanak, errespetua, tolerantzia, aniztasuna, interakzioa, parte-hartzea, berdintasuna eta elkarrizketa bezalako balioetan oinarritzea da egokiena. Zer zuzendarik ez luke nahi horrelako lan girorik bere enpresan?

MOTIBAZIOA

Motibazio falta inakzio eta inertziarako zuzeneko atea da. Aldiz, autoestima ona duten taldeak prest daude etengabeko ekintzetarako, berrikuntzarako, produktibitaterako eta idea berriak sortzeko.

” Atzoko esperientzietatik gaurkora eta nirekin etorkizunera! “