Negozioak birdiseinatzeko ALDARArekin konfiantza izan duten pertsonak eta enpresak.
Pertsonak eta negozioak garatzeko proiektuak.




Proiektu mota.
Negozioaren estrategia, sare sozialen autogestioan formakuntza eta markaren digitalizazioa.
Enpresaren datuak.
MIREYA ESTETIKA ile-apaindegien eta edertasun-institutuen sektoreko denda bat da, Zumaian kokatua dagoena (Gipuzkoa). Bertan, laser-a, medestec, manikura, pedikura eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu.
Zein izan zen EMIREYA ESTETIKA-ren erronka?
Negozioaren estrategia birdiseinatu eta negozioaren etorkizunerantz ikuspegi argiagoa izatea.
Negozioaren marka digitalizatu eta sare sozialak birdiseinatzea.
Nola egin genuen?
Talde-lanaren bidez, bere negozioarentzat kudeaketa plan bat definitu genuen eta helburuak lortzen lagun zezaketen diru-laguntzak ere bilatu genituen.
Negozioaren marka digitalizatu genuen, sare sozialetan erabili beharreko kolore, tipografia eta marka definituz.
Sare sozialak birdiseinatu eta Mireya formato genuen sare sozialen autogestioan.
Lortutako emaitzak.
MIREYA ESTETIKA-ren hitzetan…
“Tratu bikaina eta oso profesional ona!”
ZURE NEGOZIOAREN EDERTASUNA NABARMENTZEKO LAN EGITEN DUGU…




Proiektu mota.
Negozioaren estrategia eta coaching exekutiboa.
Enpresaren datuak.
OREKA BELARDENDA Ordiziako (Gipuzkoa) belar-denda bat da. Iridologia, aurikuloterapia eta belar-dendako produktuak eskaintzen dituen denda.
Zein izan zen ERRONKA BELAR DENDA-ren erronka?
Negozioaren estrategia birdiseinatu eta negozioaren etorkizunerantz ikuspegi argiagoa izatea.
Nola egin genuen?
Talde-lanaren bidez, bere negozioarentzat kudeaketa plan bat definitu genuen. Coaching saioak ere egin genituen, denboraren kudeaketa eta negozioaren plangintza hobetzeko.
Helburuak lortzen lagun zezaketen diru-laguntzak ere bilatu genituen.
Lortutako emaitzak.
OREKA BELAR DENDA-ren hitzetan…
” “Amaiak asko lagundu dit, bere aholku eta inplikazioarekin, nire negozioan zenbait proiektu aurrera ateratzen. Gainera, enpresa-mundua asko menderatzen duela ikusten da. Edozein negoziok bizirik irauteko digitalizatu behar den une honetan, Amaia bezalako aholkulari/coach-en laguntza funtsezkoa iruditzen zait.”
OREKA EZ DA AURKITZEN, SORTU EGITEN DA…




Proiektu mota.
Marketing digitala, erosketen kudeaketa eta packagin pertsonalizatua.
Enpresaren datuak.
ERRONKA TABERNA Beasain-en aurkitzen den taberna bat da. Kalitatezko, bertako eta eramateko produktuak eskeintzen ditu. Gosariak eta bazkariak.
Zein izan zen ERRONKA TABERNA-ren erronka?
Marka korporatiboa birdiseinatzea sare sozialetan erabiltzeko eta janaria eramateko erabiltzen duten ontzietarako.
Nola egin genuen?
Talde-lanaren bidez, marka berria, kolore korporatiboak eta sare sozialetan erabili beharreko tipografia birdiseinatu genituen. Eramateko janariaren ontzien diseinua, erosketen kudeaketa eta packaging-a ere egin genuen.
Inbertsio hau egiteko, lagundu zezaketen diru laguntzak bilatu genituen.
Lortutako emaitzak.
ERRONKA TABERNA-ren hitzetan…
“Tratu pertsonalizatua, enpatia eta negozioaren emaitzarik onena bilatzen lagundu digu!”
MAITASUNEZ EGINDAKO LANAK, MAITASUNEZKO FRUITUAK EMATEN DITU..
Proiektu mota.
Taldeen coaching-a eta lan-metodologia berriak.
Enpresaren datuak.
IKT ON hezkuntza-aholkularitzako kooperatiba da. Hezkuntzaren kalitatearen bidelagun izatea da bere helburua eta hori lortzeko, 5 dira proiektuaren giltzarriak: hezkuntza, konpetentzia digitala, ikt-ak, formazioa eta pedagogia.
Zein izan zen IKT ON-en erronka?
Barne komunikazioa lantzea eta talde-lanaren metodologia berriak birdiseinatzea.
Nola egin genuen?
Konpromiso, balore eta hazkunderako 12 asteko programa baten bidez, IKT ON-eko 5 laguneko taldeak ezarritako helburuetan aurrera egin zuen, haiek definitutako funtsezko portaera pertsonaletan oinarrituta, hala nola enpatia, errespetua, entzute aktiboa eta positibotasuna.
Lortutako emaitzak.
IKT ON-en hitzetan…
” Zorionak Amaia!
Eroso sentiarazi gaituzu eta helburu genuen puntutik askoz ere gertuago gaude zuri esker. Inspiratu gaituzu eta talde moduan funtzionatzeko hain oinarrizkoa den barne-komunikazioarekin konektatzera eraman gaituzu. Ikasketa-prozesu sakonago baten giltza eskeini diguzu eta bide horretan aurrera egiteko erremintak eskura ditugula ulertu dugu.
Zorte on opa dizugu hasi berri duzun ibilbidean eta hainbeste maite duzun lan hontan hazten jarraitzeko aukera izan dezazun desio dugu!“
KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA ENTZUTEAREKIN HASTEN DA…
Proiektu mota.
Prozesu eta dokumentuen birdiseinua / Birdiseinu teknologikoa / Marketing digitalaren birdiseinua
Enpresaren datuak.
LUZAFIT bere bezeroen kirolean eta osasunean aritzen den gimnasioa da. Gorputzeko muskulu-kateak modu globalizatuan entrenatzen eta tenkatzen espezializatua. Gaur egun, Pancafit, Pilates eta TRXen jarduerak ematen ditu.
Zein izan zen LUZAFIT-en erronka?
LUZAFIT-en helburua bere negozioaren birdiseinua egitea zen, prozesuen kudeaketari, dokumentazioari, negozioaren kudeaketarako aplikazio berriak ezartzeari eta marketing digitalari dagokionez.
Nola egin genuen?
Iñaki-rekin, LUZAFIT-eko zuzendaria, bakarkako 10 asteko lan-programa baten bidez, prozesuen eta dokumentuen digitalizazioan lan egin genuen eta bere negozioaren kudeaketarako aplikazio berri bat bilatu genuen (kobrantza automatikoak, Ticketbai, bankuen kudeaketa…)
Bestalde, web orria eta sare sozialak birdiseinatu eta eduki pertsonalizatuak sortu genituen, bere zerbitzuak ikusgarri izateko.
Lortutako emaitzak.
LUZAFIT-en hitzetan…
“ Amaiarekin lan egiteak kalitatezko jauzi handia eman dio nire negozioari! Hainbat lan tresna erabiltzen eta nire denbora hobeto kudeatzen ikasi dut. Lehen buru hauste handia ematen zidaten administrazio eta marketing lanak, orain izapide hutsa dira niretzat. Luxu bat izan da berekin lan egitea eta nabarmentzekoa da bere gertutasuna, gozotasuna, anbizioa eta seriotasuna lanean.”
AUKEREK DEFINITZEN DITUZTE GURE BIZITZAK, BAITA GALTZEN DITUGUNAK ERE…




Proiektu mota.
Prozesu eta dokumentuen birdiseinua / Birdiseinu teknologikoa
Enpresaren datuak.
ZEBSAL enpresak nekazaritzako, abeltzaintzako eta industriako egitura metalikoak fabrikatu eta muntatzen ditu.
Zein izan zen ZEBSAL-en erronka?
ZEBSAL-en helburua bere negozioa birdiseinatzea zen, antolakuntza eta administrazio egiturari, tresnei eta enpresa berri baten beharrezko lan-metodologien diseinuari dagokionez.
Nola egin genuen?
Jon-ekin, ZEBSAL-eko zuzendaria, bakarkako 12 asteko lan-programa baten bidez, dokumentuen kudeaketa, digitalizazioa, negozioaren kudeaketarako aplikazio berriak eta honen oinarrizko egitura sortu genuen.
Lortutako emaitzak.
ZEBSAL-en hitzetan…
“Modu arin eta eraginkorrean egituratu ahal izan dut nire negozioaren kudeaketa, informazioa eskura eta edozein gailutan izanik, administrazio lanak alde batera utzita, nire denbora kudeatzen ikasi dut eta horrela, nire bezeroak %100an erdian jarri eta eskeintzen dudan balio erantsia eskainiz.”

ATZOKO ESPERIENTZIETATIK GAURKORA ETA NIREKIN ETORKIZUNERA!