
Atzoko esperientzietatik gaurkora eta nirekin etorkizunera!
“Ikusteko eta ulertzeko poza naturaren dohairik perfektuena da”
ALBERT EINSTEIN
ALDARA aholkularitza.
ALDARAn pertsona eta erakundeei beren garapenean eta bere helburuak lortzeko birdiseinuan laguntzen diegu, konfiantzazko gune bat sortuz.
Hauen esperientzia eta ezagutzak kontuan hartuz, beraien helburuarekiko zein egoeratan dauden kontzientzia hartzen laguntzen diegu eta horrela, lortu nahi duten etorkizunerantz joateko baliabideak lortzen dituzte.
Helburuetako batzuk komunikazioa hobetzea, lidergoa eta motibazioa kudeatzea, balioak berregituratzea, erakudearen xedea eta ikuspegia, denboraren kudeaketa, erabakiak hartzeko kudeaketa, erakundearen puntu estrategikoak berriz diseinatzea, etb.
GURE BALOREAK BULTZATZEN GAITUZTE!

Gertu eta zure hizkuntzan
Tamainaz txikiak izateak kalitatezko eta gertuko tratu bat emateko aukera ematen digu. Bakarka nahiz taldean lan egiteko erreztasuna daukagu.

Egiarekin konprometitua
Bezeroei hazten laguntzen diegu, gure komunikazioarekin zintzoak eta argiak gara. Kontatzen digutena entzuten dugu (bezeroa erdigunean jarriz) eta behar dutena ematen diegu, ez gehiago ezta gutxiago ere.

Etengabeko aurrera pausuak
Teknologiaren ezagutzak eta ezarpenak urrats bat aurretik joateko aukera ematen digu beti.

Bezeroa erdian
Bezeroari entzun eta bere kezka/beharrak/datuak aztertu ondoren, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen diogu, guztion onura bilatzen dugu.
EMAN BETI ONENA. EREITEN DUZUNA JASOTZEN DUZU!
Xedea
Pertsona eta erakundeek beraien egungo egoeraz kontzientzia hartzean datza, iraganeko esperientziak eta ezagutzak ahaztu gabe, haien balioekin bat datozen helburuak lortzeko.
Ikuspegia
7 pertsonek osatzen duten talde konprometitu, konfidantzazkoa eta kalitatezkoa izatea. Non, hainbat pertsona eta erakundeen bidelagun izango diren hauek beraien helburuak lor ditzaten.
EZINEZKOA DA SAIATZEN EZ ZAREN HORI!
Nor naiz?
AMAIA ZABALUA DORRONSORO
Zuzendari nagusia. Pertsonen eta negozioen garapenean aditua.
Enpresen kudeaketa, garapen pertsonala eta barne diseinua dira nire hiru pasioak.
Hiru pasio hauen hibridoa da egunero ilusioz esnatzea egiten nauena, gustatzen zaidana eta urte hauetan esperientzia eta jakinduria lortu dudana. Horrela sortzen da ALDARA, nire bizitzako motorretako batzuk diren hiru grina hauen fusioaz.