COACHING EXEKUTIBOA

Coaching exekutiboa

Zure negozioa garatzeko motibatu eta talentua sustatu.

Zer da?

Enpresa eta erakundeetan egiten den coaching-a da. Hau zuzendari kargua, erdi mailako kargua edo beste erantzunkizun batzuk dituztenei zuzendua dago. Batez ere, pertsonak kudeaketzen dituzten pertsonei. Coaching mota hau entitate batek kontratatzen du beti eta hauek izan ditzaketen helburuen garapenerako eta hobekuntzarako.

Prozesu honi esker, pertsonek beren motibazioa berreskuratzea lortzen dute eremu profesionalean, beren gaitasunak eta trebetasunak zabalduz, sormena garatuz eta beraien lanean eraginkorragoak izanez. Coaching prozesua zure enpresa edo erakundearen edozein eremutako profesionalentzat da egokia.

Pertsonak kudeatzen dituzten pertsona profesionalekin lan egiten da, hauek beraien autoezagutzaren bitartez, beraien indarguneak eta hobekuntza arloak bilatzeko indarra har dezaten.

Prozesu honek egoera berriei aurre egiteko, komunikazioa menderatzeko, talentua kudeatzeko, baita taldearen lidergoa eta motibazioa hobetzeko ere laguntzen du.

BAKARRIK EGINGO EZ DUZUN BIDEA…

Zure negozioa garatzeko  motibatu eta talentua sustatu. Coaching exekutiboa Aldararen bulegoan.
Zure negozioa garatzeko  motibatu eta talentua sustatu. Coaching exekutiboa Tabakaleran
Zure negozioa garatzeko  motibatu eta talentua sustatu. Coaching exekutiboa Donostia-San Sebastian

ZU EROSOEN SENTITZEN ZAREN LEKUAN…

Zer landu dezakegu?

HARREMANAK

Exekutiboak bere buruarekin, negozioarekin edo langileekin duen harremana.

LIDERGOA

Lidergo metodologia eta motibazioa.

INDARGUNEAK

Exekutiboaren eta bere taldearen indargune eta ahulguneak.

BALOREAK

Negozioaren eta langileen balioak, ikuspegia eta xedea.

OREKA

Bizitza pertsonal eta profesionalaren arteko oreka.

TREBETASUNAK

Denboraren kudeaketa, estresa, erabakiak, automotibazioa eta komunikazioa.

HAZKUNDE PROZESU BAT ABIATUTA COACHING ETA BESTE HAINBAT TRESNAREN BITARTEZ…

Noiz da beharrezkoa?

KOMUNIKAZIOA

Komunikazio onik ez dagoenean eta zuzendariak ideiak modu ez aktibo batean transmititu eta lankidetza sortzen ez duenean.

ERABAKIAK

Erabakiak hartzeko unean segurtasun falta dagoenean.

KONFIANTZA

Exekutiboak taldearengan konfiantzarik ez duela edo lanak eskuordetzeko zailtasunak dituenean.

EMOZIOAK

Erakundearen barruan harremanak hobetzeko autopertzepzioa eta adimen emozionala landu behar direnean.

ESTRESA

Helburuak lortzea galarazten duten antsietatea, estresa eta blokeoak daudenean.

POTENTZIALA

Exekutiboak bere taldearen onena argitara ezagutarazteko eta indartzeko zailtasunak dituenean.

EKINTZARIK GABEKO IDEIEK EZ DUTE BALIORIK…

Zein dira lortuko dituzun onurak?

ERABAKIAK HARTZEKO ARGITASUNA

Langileen eta enpresaren helburuak bat etorri behar dute erakundearen arrakasta eta biziraupena bermatzeko. Are gehiago goi exekutiboak direnean, hauek eragin handiagoa baitute. Kasu hauetan, tentsio momentuetan, erantzukizun handiko edo aldaketa egoeretan, erabaki hobeak hartzen lagunduko digu coaching prozesuak.

BARNE KOMUNIKAZIOA HOBETZEA

Komunikazioa giza talde eta erakunde ororen motorra da. Barne komunikazioaren arloan, besteak beste, aldaketa edo jarraibideen berri emateko modua hobetzea, bilerak kudeatzea, ideiak sustatzea, kexak bideratzea, sinergia berriak sustatzea izango lirateke onuretako batzuk.

EXEKUTIBOAREN ERRENDIMENDUA HOBETZEA

Gauzak ondo doazenean ere, hobeto egon daitezke. Nahiz eta enpresak eta bere langileek behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren trebetasunak izan, hobekuntza arloak beti bila ditzakegu: zereginen lehentasunean, exekuzio denboretan, helburuak lortzean, erabakiak hartzeko metodologietan besteak beste.

BALIABIDEAK MODU ERAGINKORREAN ERABILTZEA

Aurrekoetatik ondorioztatzen den beste onura bat enpresaren baliabideak, honen irabaziak maximizatzeko erabil daitekeen modurik onena ulertzea da. Modu adimentsuan lan egitea, dauden baliabideak indartuz eta irabaziak handitzeko erabiliz.

LIDERGOA BULTZATZEN DU

Enpresa askok dute premia hau. Izan ere, gertatu daiteke zuzendariak lidergorik ez bultzatzea, enpresako antolakuntza-egiturak ez onartzea edo egungo erronkak bateraezinak izatea zuzendariak duen lidergo motarekin. Coaching prozesuak balio handia du lidergoa bultzatzeko. Era berean, eragin handia izan dezake liderrak bere taldekideekin duen harremanetan, batez ere komunikazioan, zereginen delegazioan eta indarguneak hobetzeko arloak identifikatzean.

Zure negozioa garatzeko  motibatu eta talentua sustatu

” Atzoko esperientzietatik gaurkora eta nirekin etorkizunera! “