
” ATZOKO ESPERIENTZIETATIK GAURKORA ETA NIREKIN ETORKIZUNERA “
Zer da coaching-a?
Coaching-a esperientzia gisa definitzea gustatzen zait. Esperientzia honetan, zure helburua lortzeko behar dituzun ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko bide batean murgilduko zara. Gertaera jakin batean lortutako bizipenen bidez lortzen den ezagutza da esperientzia; beraz, esan dezakegu pertsona bakoitzak bere esperientziak ditueta eta modu pertsonal eta bakarrean bizi dituela. Edozein bide hasi baino lehen, norantz joan nahi duzun, hasi nahi duzula, zauden lekutik mugitu nahi duzula pentsatzen duzu. Nire egitekoa, coach gisa, bide horretan laguntzea izango da, helburuak aurkitzen, definitzen eta lortzen.
Esperientzia berria ondo prestatzeko, bidearen geralekuak aztertuko ditugu; gizaki moduan gure gainean ideia, aurreiritzi, sinismen eta beldurrez beteriko motxila daramagu. Zer uzten duzun eta zer daramazun, zer duzun soberan eta zer falta zaizun erabakiko duzu, zure esperientzia errazagoa egiteko. Bidean aurrera egin ahala, egindako urratsak aztertuko ditugu, norabidea zuzenduko dugu, oztopoak zehaztuko ditugu eta bidea prestatuko dugu zure helburua lortu arte. Laster egingo duzun esperientzia honetan laguntzea da nire lana eta bidean zuri buruz eta zure bizitzari buruz egiten zaren galderen erantzuna topatzea.
Nola funtzionatzen du coaching-ak?
Coaching-a borondatezko eta banakako entrenamendu-prozesu pertsonalizatu eta konfidentziala da; elkarrizketaren bidez coach-ak bezeroari laguntzen dio bere kabuz pentsatzen, bere galderen erantzunak aurkitzen eta horrela, bere potentziala aurkitzen, hori guztia lortzeko ekintzara mugituz. Coaching-ean ez dago ez formularik ez errezetarik, bezero bakoitza bakarra da eta pertsona batentzat balio duenak ez du zertan beste batentzat erabilgarria izan behar. Bere funtsezko tresnak galderak dira, hauek geldiarazi eta pentsarazten gaituzte; gure bizitza/negozio/langbidearen inguruan sakonago hausnartzera behartuz. Coaching prozesu guztietan argi eta garbi bereizten diren bi fase daude:
GOGOETA
Gogoeta coaching saioetan egiten da. Normalean astean behin egiten dira saio hauek eta ordubete inguru irauten dute. Hauetan, konfidantzazko gune bat sortzen da hausnarketarako eta bezeroarekin coaching-prozesu guztien oinarrizko printzipioak lantzen dira: kontzientzia, autokreentzia eta erantzukizuna.
EKINTZA
Coaching prozesuaren aste guztietan egingo da, saioen artean. Hausnarketak, ez du ezertarako balio, bezeroak ez badu praktikan jartzen saioetan hartutako kontzientzia, ekintzailetzarako duen gaitasuna eta bere gain hartutako erantzukizuna. Beraz, ondoriozta dezakegu coaching-a ekintzarako gogoeta bat dela.

" Eman arrain bat gosetea pasatzen duenari eta egun batez elikatuko duzu; erakutsi arrantzan eta bizitza osoan elikatuko duzu. "
Coaching-aren ezaugarri nagusienak:
ZEHAZTAPENA
Hobetu daitezkeen jokaeretan, bezeroak egin nahi duenaren alderdi objektiboetan eta deskribapenetan oinarritzen da teknika.
ELKARRERAGINA
Elkarrizketa mota honetan, informazioa eta ideiak trukatzen dira, bi aldeen parte-hartze osoarekin.
ERANTZUKIZUN PARTEKATUA
Bai coach-ak bai bezeroak erantzukizun partekatua dute proposatutako jardueraren etengabeko hobekuntzan elkarrekin lan egiteko.
ERRESPETUA
Eredu hau erabiltzen duen coach-ak zerbitzua jasotzen duen pertsonarekiko errespetua adierazten du une oro.
BERARIAZKO MODUA
Elkarrizketaren helburua hasieran definitzen da, eta haren fluxuak informazioa zabaltzeko lehen fase bat eskatzen du, gero alderdi espezifikoetan zentratzeko, parte-hartzaileek ezarritako helburua lortzen duten neurrian. Emaitzetara bideratutako prozesua da. Eta, gainera, norberaren nahiz taldearen lana etengabe hobetzen du.
Nola lagun zaitzaket?
Lan egingo dugu elkarrekin?
ZURETZAKO GUNE BAT SORTUKO DUT
KONFIDANTZAZ ADIERAZTEKO AUKERA EMANGO DIZUNA!
ENTZUNDA SENTITUKO ZARA
EPAIKETARIK GABE!
HOBETO EZAGUTUKO ZARA
NOR ZAREN, ZER BEHAR DUZUN
ZURETZAKO LAN EGINGO DUZU
ZURETZAKO DENBORA HARTZEKO GARAIA DA!

Lan egin dezagun elkarrekin!
" Atzoko esperientzietatik gaurkora eta nirekin etorkizunera"
Pertsonen eta Erakundeen aholkularia
0034 634 450 501
info@aldara.eus
