BIRDISEINUA

Goazen zure negozioa birdiseinatzera!

Garapen pertsonalean, enpresen barne diseinuan eta kudeaketan aditua den coach-a naiz. Hona hemen nola lagun diezazukedan.

Zer da?

Erakunde baten birdiseinua, funtsean, beharren azterketa da. Iraganean egindako lanetik eta esperientzietatik abiatuta, non kokatua dagoen orain eta norantz joan nahi duen ahaztu gabe.

Horretarako, erakundeek eraldaketa-prozesu bati ekin beharko diote, antolakuntzaren diseinu berri bat eraikitzeko, enpresaren xede, ikuspegi eta baloreekin bat datorrena.

Diseinu hau enpresa osatzen duten pertsonek egin behar dute, enpresaren ikuspegi eta filosofia berrira bideratuta, kontuan izanik sistema birdiseinatzen ez bada porrotera kondenatuta gaudela.

Erakunde baten barruan birdiseinu bat egiten dugunean, ez du esan nahi dena aldatu behar denik. Hau da, birdiseinuak aldaketa handiak izan arren, aldaketa horiek negozio-eredu berri bat hartzeko estrategikotzat jotzen diren puntu espezifikoetan eman daitezke.

Bezeroaren beharretara egokitutako diseinu espezifikoa egiten lagunduko digun metodologia jarraitzen dugu.

Garatu zure negozioa birdiseinuaren bitartez!

BAKARRIK EGINGO EZ DUZUEN BIDEA…

Birdiseinu motak.

PROZESU ETA DOKUMENTUEN BIRDISEINUA

Negozioaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin, nola lan egiten duzun, zer tresnarekin, denbora eta dokumentuak nola kudeatzen dituzun, taldeak zein pertsonek osatzen duten, etb. birdiseinatuko dugu.

MARKETING DIGITALAREN BIRDISEINUA

Zure negozioa online munduan kokatzeko, zure marka promozionatzeko estrategiak, web gunea, sare sozialak, etb. birdiseinatuko ditugu.

BIRDISEINU TEKNOLOGIKOA

Sektorean gertatzen diren aurrerapen berrietara egokitzeko, erakundean erabiltzen ditugun tresnak birdiseinatuko ditugu; gure negozioa kudeatzeko aplikazioak.

BIRDISEINU FINANTZIEROA

Erakundearen ikuspegi ekonomiko-finantzieroa egokitzeko, nola lan egiten dugun, zer tresnarekin, nola aztertzen ditugun desbiderapenak, zer txosten erabiltzen ditugun, non ematen dugun informazioa, zein diren gure helburuak, etb. birdiseinatuko ditugu.

BIRDISEINU ESTRATEGIKOA

Erabakiak hartzeko metodologia berrietara egokitzeko, erakundean hartzen diren erabakiak nola hartzen diren, zeintzuk hartzen dituzten erabakiak eta hauek zein helburu duten erabakiak hartzerakoan birdiseinatuko dugu.

Garatu zure negozioa birdiseinuaren 5 faseen bitartez

BEZEROA ERDIGUNEAN JARRIZ ETA BAKOITZAREN BEHARRETARA EGOKITUZ…

Noiz da beharrezkoa?

DOKUMENTUAK

Dokumentuak non eta nola dauden ez dakigunean.

PROZESUAK

Gure prozesuak ondo ezagutzen ez ditugunean eta emankorrak ez direnean.

IKUSGARRITASUNA

Zure negozioak online ikuspegirik ez duenean.

KUDEAKETA

Zure negozioaren kudeaketa digitalizaziorik gabe egiten duzunean.

EZAGUTZA

Zure negozioa, zure produktuak errentagarriak diren edo dirua galtzen ari zaren ez dakizunean.

LANGILEAK

Pozik ez dauden langileak, enpresako langileen errotazioa.

DENBORA

Denbora kudeatzen ez dakizunean, estresa eta antsietatea.

FINANTZAKETA

Finantzatzeko zailtasunak.

ERABAKIAK

Erabakiak hartzeko argitasunik ez dagoenean.

EZ IZAN GAUZARIK ONENARI UKO EGITEKO BELDURRIK, HANDIENERA JOATEKO

Zein dira lortuko dituzun onurak?

ABANTAILAK

  • Enpresaren biziraupena
  • Online ikuspegia
  • Lehiakideekiko lehiakortasuna
  • Kostuak murriztea
  • Digitalizazioa eta prozesuak optimizatzea

DESABANTAILAK

  • Prozesu partehartzailea
  • Konpromisoa
  • Denbora
  • Prozesua zaildu dezaketen legediak
  • Ibertsioa
Garatu zure negozioa birdiseinuaren bitartez

” Atzoko esperientzietatik gaurkora eta nirekin etorkizunera! “