Zorion Insausti-ri elkarrizketa- Belar Denda – Goierri
Nola hasi zen zure proiektua?
Giza dietetika eta nutrizioan diplomatura egin nuen Nafarroako Unibertsitatean eta honez gain Neuropatia tituloa ere atera nuen Escorial Real Centro Unibertsitatean. Honen ondoren, zerbitzu ezberdinak eta formakuntzak ematen hasi nintzen.
Zertan datza Oreka Belar denda?
Denok ondo sentitu nahi dugu, ilusioz, energiaz eta positibotasunez. Horretarako, ezinbestekoa da gure elikadura eta pentsamoldea zaintzea. Nire belar dendan, bertako produktuez gain dieta pertsonalizatuak eta iridologia, auriculoterapia eta flores de bach zerbitzuen kontsultak eskeintzen ditut.
Zergatik jo zenuen ALDARA-ra?
Jendearen ohiturak aldatzen ari dira eta nere negozioa, ohitura horietara egokitu nahi dut. Horretarako Aldarari laguntza eskatu nion
Zein onura lortu dituzu ALDARA-rekin?
Amaiarekin egindako lanaren bidez hurrengo onurak lortu ditut:
- Sare sozialen kudeaketa autogestionatua egiteko formakuntza
- Nire negozioarekiko ikuspegia
- Eraldaketa digitala pazientzi gehiagorekin hartzea
- Digitalizazioa martxan
- Motibazioa eta ilusioa
Zein aholku emango zenioke negozio txiki baten arduradunari?
Normalean negozio txikitako jabeak, negozioaren atal guztien ardura eduki nahi du, baina batzutan hori ezinezkoa da eta laguntza eskatu behar da. Aldararen laguntza, egokia iruditzen zait horretarako.



Zorion Insaustiren hitzetan
Kaixo ! Amaiak asko lagundu dit, bere aholku eta inplikazioarekin, nire negozioan hainbat proiektu aurrera ateratzen. Gainera, enpresa-mundua asko menderatzen duela ikusten da. Edozein negoziok bizirik irauteko digitalizatu behar den une honetan, Aldara bezalako aholkularitza-enpresen laguntza funtsezkoa dela iruditzen zait.
Negozio orekatua eta energiaduna negozio eraldatua da.
Zure negozioaren kudeaketa eraldatzeko laguntza behar baduzu, jarri nirekin harremanetan.